XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hori horrela, poesia usaina zuen orori higuin izugarria hartua nion.

Hurrena osaba eta aita solasaldi batean bildu ziren bero-bero.

Ni bitartean liburuxka hari lehendabiziko begiradatxoak emateko saloiaren bazterrean eseri nintzen, aita-osabak zerabilten gaiari entzungor.

Fina zen liburua, Julio Verne eta Stevensonen nobelen aldean bai bederen.

Hainbat hobe, esan nuen nire kabutan, aiseago kenduko diat gainetik.

Orduerdi pasatxo eman nuen hasierako poema behin eta berriro irakurtzen, eta ez nuen tutik ere ulertu.

Ez buru, ez hankarik zuten eldarnioak neritzen lerro haiei.

Pertsonaiarik ez, ekintzarik ez, gertaerarik ez.

Hasiera-hasieratik arbuiatu nuen liburu hura.

Bertso bat irakurri eta hitzak irudi bihurtzen saiatzen nintzen alferrikako ahaleginean, eta iruditako apurra birrindu egiten zitzaidan logika faltaz.

Gerora tamalez, adinean aurrera joan ahala, diziplinaren zentzua nireganatu nuen irakurtze kontuetan, eta, ume-koskorretan ez bezala, gustuko ez nituen gauzak egiten hasi ere, ustez onuragarriak eta aberasgarriak zirelakoan.

Klasikoak edo zenbait poeta hantustezko irakurtzea kasu.

Amaliok joatean utzi zizkidan poema horiek goiz eta arrats ibili nituen eskuetan, behin eta berriro irakurriz, eta Rimbaudenak bezain ilunak ez baziren ere azken batean Amalio bizitzaz baino ez zekien arlote bat besterik ez zen, ez nituen beren osotasunean ulertu, (...)